NOR GARA
Auzitegietako prokuradorea
Auzitegietako prokuradorea zuzenbidearen profesional bat da, funtsean eta auzi bakoitzean berariaz, bere bezeroak ordezkatzen dituena auzitegien eta epaitegien aurrean. Haren estatutuaren esparruaren barruan, eraginkortasunez aritzen da elkarlanean justizia-sistema publikoarekin, eta auzi judizialean diren hiritarren eta auzitegien arteko lotura juridiko-formalaz arduratzen da.
Prozedura Zibilari buruzko Legearen azken erreformak esleitzen dion ziurtatze-ahalmenaren ondorioz, teknikoki prozesuko komunikazio-egintzen tramiteak (errekerimenduak, jakinarazpenak, epatzeak, zitazioak) egin ditzake, edo, hala badagokio, justizia saileko funtzionarioek egindako tramiteak kontrola ditzake.