Prokuradorea

Auzitegietako prokuradorea.

Auzitegietako prokuradorea zuzenbidearen profesional bat da, funtsean eta auzi bakoitzean berariaz, bere bezeroak ordezkatzen dituena auzitegien eta epaitegien aurrean.  Haren estatutuaren esparruaren barruan, eraginkortasunez aritzen da elkarlanean justizia-sistema publikoarekin, eta auzi judizialean diren hiritarren eta auzitegien arteko lotura juridiko-formalaz arduratzen da. Prozedura Zibilari buruzko Legearen azken erreformak esleitzen dion ziurtatze-ahalmenaren ondorioz, teknikoki prozesuko komunikazio-egintzen tramiteak (errekerimenduak, jakinarazpenak, epatzeak, zitazioak) egin ditzake, edo, hala badagokio, justizia saileko funtzionarioek egindako tramiteak kontrola ditzake. Azken horren ildotik, prozedura zibilari eta kriminalari buruzko legeek ezartzen dute nahitaezkoa dela prokuradoreak kontratatzea auzi judizialetan agertu ahal izateko. Prokuradoreak auzitegiko dekanotzan aurkezten dituen idazkiak eta ondoren abokatuei bidaltzen dizkien jakinarazpenak aztertzen ditu, eta horien jarraipena egiten du. Akatsak edo urritasunak daudenean, abokatuak edo bulego judiziala akats horien jakinaren gainean jartzen ditu, dagokion epearen barruan zuzen daitezen. Hortaz, prokuradoreak indarrean dagoen zuzenbide osoa ezagutu beharko du. Era berean, idazkiak helarazten dizkio auzian beste aldean dagoen aldeari, eta prozesuaren gorabeheren berri ematen dio bere bezeroari. Ebazpen judizialak (autoak, epaiak eta dekretuak) gauzatzea ere betetzen duen garrantzi handiko beste funtzio bat da.

Funtzio betearazlea

Prokuradoreek funtsezko egitekoa betetzen dute premiamendu judizialaren bidean; izan ere, ebazpen judizialen edukia gauzatzen dute –ordezkatzen duten pertsonaren nahiak bete daitezen– eta, bereziki, ebazpen judizialak betetzearen eraginpean dauden ondareen bahiketa  eta betetzea gauzatzen dute.

Azken xede jurisdikzional hori lortzeko, auzitegietako prokuradorea da horretarako beharrezko jardun judizialak egiten dituen aditua. Jardun judizial horien artean daude tributu-likidazioak (egintza juridiko dokumentatuen zergak eta tasa judizialak), erregistro publikoetako inskripzioak (jabetza-erregistrokoak, ondasun higigarrien erregistrokoak, erregistro zibilekoak, patenteen erregistrokoak, eta abar), ondare-gordailuak eta bahiketak, egozpenak, tituluen saneamendua eta edukitzak, edo ediktuen argitalpena aldizkari eta prentsa ofizialetan. Horrez gain, hori guztia lortzeko eta gauzatzeko, dagozkien auziak bideratzen dituzten epaitegiekin eta auzitegiekin izan beharreko loturaz ere arduratzen da.os correspondientes.

Auzitegietako prokuradorea zuzenbidean lizentziatua da eta Prokuradoreen Elkargo batean inskribatuta dago. Epaitegien eta auzitegien aurrean, auzian diren aldeen prozesuko ordezkaritzan jarduten du, eta agintaritza horiek emandako ebazpenak nahitaez betetzeaz arduratzen da. Bere bezeroa auzitegiaren edo epaitegiaren aurrean ordezkatzeaz arduratzen da, eta haren izenean jasotzen ditu prozesua garatzeko beharrezkoak diren jakinarazpen guztiak. Hartara, prozesu judizialaren garapena arintzen da; izatez, saihestu egiten da justiziaren mende dagoena auzitegietara edo epaitegietara etengabe joan behar izatea prozesu judizialean ematen diren ebazpenen jakinarazpenak jasotzera.

Prokuradoreari dagokio prozesuaren normaltasuna zaintzea, eta prozedura luza dezaketen atzerapenak eta oztopoak saihestea

TOP